Pasa den asteburuak triatloiarekin hitzordu bikoitza izan zuen eta Urola Asirauto Plazaola triatloi taldeko kirolariek maila bikaina eskaini dute beste behin.
Larunbatean triatloien artean klasikoa den eta ospe handienetarikoa duen Zarauzko triatloi gogorra ospatu zen. Triatletek Getariatik Zarautzera igeri egin behar izan zuten, bizikletaz 82 km-ko ibilbide gogorra eta bukatzeko 20 km korrika. Triatloi munduko izen garrantzitsu asko hurbildu ziren dirutan eskaintzen ziren sari garrantzitsuak medio. 400 triatleta elkartu zituen probak, Eneko Llanosek gizonezkoetan eta Cat Morrisonek emakumezkoetan irabazi zuten eta distantziako Euskadiko txapeldunak erabakitzeko balio izan zuen.
Urola Asirauto Plazaolako 4 ordezkariak Jon Azpiazu, Josetxo Mujika, Raul Montiel eta Arturo Mariscal izan ziren.
Jon Azpiazuk uretatik nahiko atzeratuta atera ondoren 250 postu baino gehiago aurreratu eta proba 43. postuan amaitzea lortu zuen. Josetxo Mujika gutxitik gehiagora egindako lasterketa batean 98. bukatzea lortu zuen probako garaipena eta Euskadiko Txapeldun bilakatuz Beterano 2 mailan. Raul Montielek bizikletako atal on bat osatuz 116. sailkatu zen eta Arturo Mariscalek proba 359, postuan amaitu zuen. Taldea 15. sailkatu zen taldekako sailkapenean.
Beste alde batetik igandean V. “Tecnun” Sprint Triatloia ospatu zen Donostian eta esprint distantziako Gipuzkoako Txapelketa izan zen.
Triatletek 750 metrotako igeriketa saioa burutu zuten Ondarretako hondartzan, bizikleta hartu eta Usurbilera joanetorria eginez 20 km-ko ibilbidea osatzeko. Proba amaitzeko 5 km-ko korrika saioari aurre egin behar izan zioten. Probaren garaileak Jon Unanue eta Maider Gaztañaga izan ziren 360 partaideen artean.
Urola Asirauto Plazaolatik taldekide kopuru zabala hurbildu zen Donostiara.
Emakumezkoetan Gema Hernandez izan zen taldekide bakarra. Proba 12. postuan amaitzea lortu zuen eta helmugan lehen gipuzkoarra izan zenez Gipuzkoako Txapeldun izendatu zuten triatloi esprintean.
Gizonezkoei dagokionez dozena erdi bat lagunek osatu zuten proba. Jose Manuel Benitez izan zen taldeko aurrena helmugan 43. postuan eta podiumeko hirugarren koskara igo zen bai proba eta bai Gipuzkoako txapelketan Beterano 1 mailan. Josetxo Mugikak 59. postuarekin proba eta Gipuzkoako txapelketak irabaztea lortu zuen Beterano 2 mailan.
Roberto Renilla 110., Jon Aramendi 167. Raimundo Diaz 192. eta Joseba Garmendiak 211. norberaren kurrikulumean beste triatloi bat gehitzea lortu zuten.
Datorren larunbatean triatletek Lekeition dute hitzordua, zirkuituko beste klasiko bat ospatzen delako beti ere Garraitz Triatloi taldeak bikainki antolatzen duen triatloi esprinta.
Zarauzko argazkiak: https://goo.gl/photos/CXxivtyt26bWKQFf7
Donostiako argazkiak: https://goo.gl/photos/sufoSFdaEZ4yzxo28