Larunbat goizean Urola Asirauto Plazaola triatloi taldeko Gema Hernandezek, Madriden ospatu ziren ITU Dextro Serie mundialen programaren barnean ospaturiko adin taldekako Espainiako Txapelketarako klasifikagarria zen triatloian parte hartu zuen. Proba distantzia motzekoa izan zen, hau da, 1,5 km igeri , 40 km bizikletan eta 10 km korrika.
700 triatleta bildu zituen probak, horietatik 52 emakumezko eta termometroak markatzen zituen 32 graduei aurre egin behar izan zioten.
Bizikleta 12. postuan utzita, korrikako laugarren partzial onena osatu ondoren, proba 8. postuan amaitzea lortu zuen 2 ordu eta 36 minutuko denborarekin 30-34 urte bitarteko kategorian garaipena eskuratuz.
Garaipen honek adin taldekako Espainiako eta irailean Budapesten ospatuko den mundialean parte hartzeko eskubidea eman dio.
Larunbat arratsaldean aldiz, Urola Asirauto Plazaola taldeko 4 kide Ondarroara bertaratu ziren bertan ospatu zen distantzia motzeko (1,5-42-10) triatloian parte hartzeko. Maila ezberdinetako Euskadiko txapeldunak nortzuk izango ziren erabakitzeko balio izan zuen Ondarroako probak eta hego euskal-herriko zirkuiturako puntuagarria izan zen.
Garaipena Mikel Elgezabalek gizonezkoetan eta Ana Casaresek emakumezkoetan eskuratu zuten.
Aitor Alberdi 7. postuan izan zen taldeko lehena helmugan. Parte hartzea Josetxo Mujika, Joseba Alberdi eta Jon Aramendik osatu zuten. Josetxo Mujika Euskadiko Txapeldun izendatu zuten Beterano 2 mailan eta taldeka 6. postua eskuratu zuten.
Beste alde batetik Roberto Renilla Erronkarira joan zen bere egunean elurrarengatik atzeratu zen Isabako Duatloi krossean parte hartzeko 26. postua eskuratu zuelarik. Duatloi krossak mendiko bizikletarikin eta mendian korrika eginez ospatzen dira.
Donostiako Ondarretako inguruetan ospatuko den Tecnun sprint triatloia izango da triatletentzako hurrengo hitzordua.
Madrileko argazkiak: https://goo.gl/photos/TZiecBRfvxhvghDB9
Ondarroako argazkiak: https://goo.gl/photos/ZDCw2J2KcucSSXJv6