Triatloi hitzordu bikoitza pasa den asteburuan

Joan den larunbatean Bermeoko V. triatloi esprinta ospatu zen, hego Euskal Herriko zirkuituko bigarren proba zena. 240 triatleta bildu ziren eta garaipena Felix J. Martinez eta Estefania Gomez kantabriarrek eskuratu zuten.

Urola Asirauto Plazaolako 6 taldekidek parte hartu zuten. Emakumezkoetan Gema Hernandez 13. sailkatu zen eta Aintxine Kerejeta 20. Gizonezkoetan aldiz, Josetxo Mugika 26. sailkatu zen eta garaile izan zen Beterano II mailan. Raimundo Diaz 110. eta Joseba Garmendiak 149. osatu zuten taldearen parte hartzea. Jon Muruak zulatu baten ondorioz ezin izan zuen proba amaitu.

Beste alde batetik igandean Debako II. Triatloi esprinta jokatu zen era berean maila ezberdinetako Euskadiko Txapelketa zena. Bertaratu ziren 340 triatletek, igeriketako 750 metroz, bizikletako 24,5 kilometroz eta korrikako 5 kilometroz osaturiko ibilbideari aurre egin behar izan zioten. Egoitz Zalakain tolosarrak eta Estefania Gomez kantabriarrak izan ziren helmugaratzen azkarrenak.

Urola Asirauto Plazaolako taldekideei dagokionez zazpik lortu zuten proba amaitzea. Mikel Muruak onenen artean lehiatzeko aukera izan zuen eta lasterketa bikain baten ondoren 17. postua eskuratze lortu zuen. Josetxo Mujikak bere 58. postuari esker Euskadiko Txapeldun izendatu zuten Beterano II mailan. Parte hartzea Joseba Alberdi 73. Jose Manuel Benitez 78., Roberto Renilla 154., Juan Carlos Rueda 159. eta Dani Herasek 188. osatu zuten.

Ondorengo hitzordua Ondarroako Triatloi Olinpikoa izango da, Euskadiko Txapelketa izango dena.

Era berean, taldeak, entrenatzen ari zela eroriko bat izan zuen Ainhoa Garciari laster osatu dadin opa dio.

Bermeoko sailkapenak

Debako sailkapenak

Debako argazkiak: https://goo.gl/photos/Aob7hbTxyegb5YAi8

Bermeoko argazkiak: https://goo.gl/photos/higd82M2LkHCShS28

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude