Zirkuituko lehen triatloia Zierbenan ospatu da

Maiatzaren 23an Zierbenako “Ipar Kutxa” Sari Nagusia triatloi olinpikoa ospatu zen. Hau izan zen Hego Euskal Herriko zirkuituko lehen proba.

Parte-hartzaileek goiz eguzkitsu batean igeriketako 1,5 km, bizikletako 45 km eta amaitzeko korrikako 10 kilometroz osaturiko ibilbide gogor bati aurre egin behar izan zioten. Mikel Elgezabal gernikarra eta Itsaso Leunda hernialdetarra izan ziren 208 parte-hartzaile bildu zituen probaren irabazleak.

Urola Asirauto Plazaolako bost triatletek parte hartu zuten. Gizonezkoetan Mikel Murua izan zen taldeko lehena helmugan lasterketa bikain bat burutu ondoren 18. postua eskuratuz eta Josetxo Mugika(46. eta bigarren beterano 2 mailan), Beni (87.) eta Arturo Mariscalek (131.) osatu zuten taldea. Taldekako sailkapenean seigarren postua bereganatu zuten

Emakumezkoetan Gema Hernandezek 9. postua eskuratu zuen.

Era berean larunbatean Aitor Alberdik Lanzaroteko Ironmanean parte hartu zuen proba 10 ordu eta 8 minututan amaituz. Hurrengo egunetan bai Aitorrek eta Jon Muruak Ironmanetan bizitako esperientzien inguruan berri gehiago izango duzue.

Triatloi zirkuituko hurrengo probak datorren larunbatean Bermeon eta igandean Deban ospatuko dira, biak sprint distantzian.

Sailkapenak

Argazkiak: https://goo.gl/photos/D57PagaBnoaeEcy49

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude