Duatloi denboraldiak amaiera jo du Altsasu eta Bilboko duatloiak pasa den larunbatean ospatu ondoren.
Bilboko Hiria VI esprint Duatloia (5-21-2,5km) ospatu zen larunbatean, bertan maila ezberdinetako esprint distantziako Euskadiko txapelak jokoan jarri zirelarik. Gizonezkoetan Laurent Galinier frantsesa eta emakumezkoetan Radka Vodickova txekiarrak irabazi zuten proba.
Urola Asirauto Plazaolako duatletei dagokionez Josetxo Mugika 28. sailkatu zen eta bigarren beterano 2 mailan. Xabier Lopez (40.) eta Arturo Mariskalek (160.) osatu zuten Bilbon taldearen partaidetza, proban parte hartu zuten 230 duatleten artean.
Taldeko beste sei duatletek Altsasuko duatloi esprinta aukeratu zuten. Proba hego euskal herriko zirkuiturako puntuagarria zen baita ere eta Nafarroako Txapeldunak erabakitzeko balio izan zuen. Raul Amatrian gizonezkoetan eta Ana Casares emakumezkoetan izan ziren probako garaileak.
Neskek lan bikaina burutu zuten beste behin eta taldeka denboraldiko seigarren garaipena lortu zuten bide batez Hego Euskal Herriko Zirkuituko garaipena eskuratuz eta denboraldian egindako lan txukuna borobilduz.
Gurutze Altuna podiumean izan zen lortu zuen 3. postuari esker eta Idoia Garde eta Aintxine Kerejeta 8. eta 9. izan ziren.
Gizonezkoetan Edu Perezek nahiz eta eroriko bat izan zuen meritu handiko 18. postua lortu zuen eta Beterano 1 mailan hirugarren izan zen. Joseba Alberdi 26. eta Roberto Renilla 54. izan ziren taldeko beste parte-hartzaileak.
2 proba hauek ospatu ondoren duatloi zirkuitua amaitu da eta datorren igandean triatloi zirkuituari hasiera emango zaio Zierbenan.
Altsasuko argazkiak: https://goo.gl/photos/zJAYkVatofcrSKyC9