Emaitza bikainak Ermuko duatloian

Larunbatean Ermuko Triatloi Taldeak antolaturiko Ermuako Duatloi Sprinta jokatu zen. Duatletek lasterka 5,3 km, bizikletan 22 km eta amaitzeko 2,5 km lasterka osatu behar izan zituzten. Lasterketa Raf Baugh australiarrak gizonezkoetan eta Ainhoa Murua zarauztarrak emakumezkoetan irabazi zuten.Urola Asirauto Plazaolak 5 duatleta bertaratu zituen: Josetxo Mugika, Edu Perez, Gurutze Altuna, Gema Hernandez eta Ainhoa Garcia.
Guztiek emaitza bikainak lortu zituzten, Josetxo Mugika 29. sailkatu zen eta Beterano 2 mailan bigarren izan zen, Edu Perez 37. eta Beterano 1 mailan hirugarren.

Emakumeei dagokionez Gurutze Altuna 7., Gema Hernandez 13. eta Ainhoa Garcia 14. sailkatu ziren. Lortutako postu hauei esker taldekako sailkapenean beste behin garaipena lortu zuten, denboraldiko bostgarrena eta bide batez nahiz eta Euskal Herriko zirkuitua bukatutzat emateko bi proba falta diren, zirkuituko garaipena ziurtatuta dauka taldeak.

Hurrengo hitzorduak datorren larunbatean Altsasu eta Bilboko duatloiak izango dira.

Sailkapenak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude