Duatloi denboraldia ez da bukatu. Asteburu honetan Zornotzako duatloi motza eta Biarritz Olimpique taldeak antolatutako Senpereko triatloia jokatu dira. Kirol egutegian ohikoa den triatloi honetan hegoalde eta iparraldeko triatletek Senpere inguruko paisaia zoragarriaz gozatzeko aukera izan dute larunbat eta igandez.
Larunbatean Jon Azpiazuk azpimarragarria den 14. postua lortu zuen Zornotzako duatloian. Honek bere denboraldi ona baieztatu baino ez du egiten hego Euskal Herriko zirkuituko top 10ean mantentzen delarik.
Senpereko triatloiari dagokionez, larunbatean erlojuaren kontrako taldekako probak jokatu ziren kategoria ezberdinetan: gizon, emakume eta mistoa. Guztiak esprint neurrian (750 m – 16 km – 6 km) 80 talde lehiatu zirelarik.
Urola Asirauto Plazaolak Idoia Garde, Ainhoa Garcia eta Gema Hernandezek osaturiko emakumezko taldea aurkeztu zuen. Proba bikaina egin zuten eta horren ondorio da lortu zuten meritu handiko bigarren postua, hasiera batean faborito ziren taldeen aurretik.
Gizonezkoen taldea Mikel Murua, Ion Murua, Roberto Renilla eta Joseba Garmediak osatua, lasterketa ona burutu zuen sailkapenaren erdialdean kokatuz.
Igandean buruz buruko norgehiagokak jokatu ziren super esprint, esprint eta olinpiar mailan. Bertan triatleta hasiberriek goi mailako direnekin parte hartzeko aukera izan zutelarik.
Urola Asirauto Plazaolaren aldetik, igandean Dani Heras super esprintean, Ainhoa Garcia, Juan Carlos Rueda, Jose Manuel Benitez eta Jon Aramendi esprintean eta Aitor Alberdi, Joseba Alberdi, Mikela Murua, Jon Murua eta Jon Azpiazu triatletek olinpiar mailan neurtu zituzten euren indarrak.
Emaitza onak lortu ziren proba hauetan ere. Azpimarragarria Dani Herasen 6. postua Superesprintean, Ainhoa Garciaren 5. postua esprintean eta Aitor Alberdiren 9. eta Mikel Muruaren 20. olinpikoan.
Hurrengo hitzorduak duatloiak izango dira: maiatzaren 8an Ermuan eta maiatzaren 15ean Altsasun eta Bilbon.
Senpereko argazkiak: https://goo.gl/photos/YzweT1YsCvWjqeLh6