Gema Hernandez 4. Euskadiko duatloi esprint txapelketanLarunbatean Gernikako nazioarteko XV. duatloia ospatu zen, Euskadiko esprint distantziako txapelketa izan zelarik eta era berean Euskal Herriko zirkuituko zortzigarren proba. Bart Aernouts belgikarra gizonezkoetan eta Alexandra Luison frantsesa emakumezkoetan izan ziren probaren garaileak. Parte-hartzaileek korrika 5,2 km, bizikletan 26 km Urdaibai inguruan eta bukatzeko 2,6 km korrika osatu behar izan zituzten.
Urola Asirauto Plazaola taldeko kideei dagokionez, neskek beste behin ohorezko postu bat eskuratu zuten Bilbaotri taldearen atzetik bigarren postua lortuz eta Euskal Herriko zirkuituaren lidertzan mantentzen dira.
Goraipatzekoa Gema Hernandezek burutu zuen lasterketa bikaina, meritu handiko 9. postua lortuz sailkapen orokorrean eta 4. postua Euskadiko Txapelketan podiumetik 7 segundotara. Aintxine Kerejeta 18. , Ainhoa Garcia 19. eta Ainhoa Parrak 23. postuan sailkatuz taldearen lan ona borobildu zuten.
Gizonezkoetan Xabier Lopezek 95. postuan izan zen taldeko lehena helmugan. Parte hartu zuten gainontzeko taldekideak Jon Aramendi, Roberto Renilla, Aitor Izagirre, Raimon Diaz, Jon Murua, Arturo Mariscal eta proba arazo fisikoak medio bukatu ez zuen Asier Murua izan ziren. Guztiek maila altua duen proba honetan oso lasterketa duina osatzea lortu zuten. Taldekako sailkapenean 22. postua lortu zuten.
Igandean berriz, distantzia motzeko Arbizuko XV. duatloia ospatu zen eta Euskal Herriko zirkuituko bederatzigarren proba. Duatletek ibilbide gogor bati aurre egin behar izan zioten , lasterka 8 km, bizikletan 32 km eta berriro ere lasterka 4 km osatuz. Mikel Otaegi eta Radka Vodickova izan ziren probaren garaileak.
Urola Asirauto Plazaola taldeko bederatzi duatleta bertaratu ziren Arbizura. Gizonezkoetan taldekako sailkapenean bigarren postua eskuratu zuten Iruñeko Lagunak Saltoki talde indartsuaren atzetik, Jon Azpiazu 9. , Aitor Alberdi 11. eta Josetxo Mugika 22. izan ziren taldearentzat puntuak eskuratu zituztenak.
Ezin aipatu gabe utzi Josetxo Mugikaren garaipen berri bat Beterano 2 mailan eta Jexux Lizarazu eta Edu Perezen 6. eta 7. postuan Beterano 1 mailan. Iñaki Etxaniz eta Jon Muruak maila ona eskaini zuten baita ere.
Emakumezkoetan Gurutze Altuna izan zen proba amaitu zuen taldekide bakarra zazpigarren postua eskuratuz sailkapenean eta bizikletan denbora onenetan egotea lortu zuelarik. Idoia Gardek ez zuen proba amaitzerik izan.
Datorren asteburuan taldeko hainbat kide Senperera joango dira larunbata eta igandean ospatuko diren maila eta distantzia ezberdinetako triatloietan parte hartzera.
Gernikako sailkapenak
Arbizuko sailkapenak
Arbizuko argazkiak: https://goo.gl/photos/U73yzbf2Dnd8aWxW7
Duatloiko web orria