Urola Asirauto Plazaola taldeko duatletek lan bikaina burutu dute asteburuan

Euskal Herriko zirkuituko San Adrian eta Azkoitiko probak ospatu dira eta distantzia luzean Arrigorriagakoa.Asteburu mamitsua izan da duatloi probei dagokionez.

Ospatzen lehenengoa Arrigorriagako distantzia luzeko (12-75-12) Euskadiko txapelketa izan zen. Ibilbide oso gogorreko proba izan zen eta partaide askok froga bertan behera uztea erabaki zuten.

Taldeko 4 duatletek lortu zuten proba amaitzea, Josetxo Mujika Euskadiko Txapeldun suertatu zelarik Beterano 2 mailan. Aitor Alberdi 16., Roberto Garcia 64. eta Jon Murua 101. izan ziren gainontzeko taldekideak. Taldeka seigarren postua lortu zuten.

Beste alde batetik, larunbatean Euskal Herriko zirkuituko seigarren proba ospatu zen San Adrianen esprint (5,2-26-3) distantzian.

Gizonezkoetan Jon Aramendi eta Roman Lopez de Langarikak karrera oso txukuna burutu zuten. Neskek denboraldiko hirugarren taldekako garaipena lortu zuten Gurutze Altuna 3., Gema Hernandez 6., Ainhoa Garcia 7. eta Ainhoa Parrak 8. egindako lan onari esker.

Igandean Azkoitiko duatloia ospatu zen distantzia motzean (8-36-4) eta Euskadiko txapeldunak erabakitzeko balio izan zuen.

Urola Asirauto Plazaola taldeko 13 duatleta (10 gizonezko eta 3 neska) bertaratu ziren Azkoitira eta nabarmentzekoa irteeran talde jendetsuenetarikoa izan zela Urretxu-Zumarragako taldea.

Jon Azpiazuk lasterketa bikaina osatu zuen, 13. izan zen helmugan eta maila oso altua erakutsi zuen bizikletan bigarren denbora onena lortuz, gogoratu Jonek iaz Espainiako txapelketa lortu zuela distantzia luzean. Edu Perez 3. izan zen beterano 1 mailan eta karrera oso ona osatu zuen baita ere. Xabier Lopezek taldearekin bere debuta egin zuen Azkoitian. Gainontzeko taldekideak Aitor eta Joseba Alberdi, Tasio, Beni, Juankar, Raimon eta Josetxo izan ziren.

Neskei dagokionez Gema Hernandez 9., Gurutze Altuna 10. eta Idoia Gardek 16. taldeka garaipen berri bat lortu zuten, asteburuko bigarrena eta denboraldiko laugarrena, Euskal Herriko zirkuituaren daukaten lidergoa sendotuz.

Jon Azpiazuk gizonezkoetan eta Gema Hernandezek emakumezkoetan Urola Bailarako lehen sailkatuentzat zeuden garaikurrak eskuratu zituzten.

Hurrengo probak Gernikako esprint duatloia datorren larunbatean ospatuko da eta Arbizuko duatloi motza berriz igandean.

Arrigorriagako sailkapenak

Azkoitiko sailkapenak

Arrigorriagako argazkiak: https://goo.gl/photos/eZdWdTxrewGKm4mY9
San Adrianeko argazkiak: https://goo.gl/photos/ogKQFu4LLHTubrgT6
Azkoitiko argazkiak: https://goo.gl/photos/SfyFxKkV6sD7U7br7

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude