Aitorrek 14. postua lortu zuen, bere mailan lehen postua eskuratuz; Jon-ek berriz, 32. egin zuen eta 4. bere mailan.
Abuztuaren batean, Urola Asirauto Plazaola Triatloi Taldeko Jon Azpiazu eta Aitor Alberdik Erresuma Batuko Bolton hirian ospatu zen Ironman triatloiean parte hartu zuten.
Lasterketari goizeko 6tan ematen zitzaion hasiera. Eguraldia exkaxa zen, tenperatura baxua, lainotuta eta momentu askotan euritsua. 1.200 parte-hartzaile inguru bildu ziren irteeran eta osatu beharreko distantziak ondorengoak: 3.800m igerian, 186Km bizikletan eta 42Km korrika. Igeri, Bolton hiritik gertu zegoen laku batean egin zuten. Hasiera gogorra izan zen, ura oso hotz baitzegoen. Horren adierazgarri da, lehen metroetan lasterketa utzi behar izan zutela zenbait parte-hartzailek, hipotermiak jota, neoprenoa zeramaten arren. Aitor 37. postuan atera zen uretatik eta Jon berriz, 660. postuan.
Ondoren bizikleta saioa hasi zuten, 3 bira 186Km osatzeko. Ibilbidea nahiko konplikatua zen; gorabehera ugari, errepidea bustita eta bihurguneak bata bestearen atzetik. Erritmo on bat lortzea ezinezkoa suertatzen zen arren, bai Jonek eta baita Aitorrek ere, euren postuak hobetzea lortu zuten. Azkenik korrika saioari ekin zioten. 6 ordu baina geihago zeramatzaten lasterketan eta oraindik maratoia zuten aurretik. Biek ala biek, sendo ekin zieten korrikaldiari, hasieran mendiko ibilbide lokaztuan eta ondoren herri arteko ibilbide aldapatsuan.
Aitorrek lasterketa 9 ordu eta 47 minutuko denboran osatu zuen, helmugara 14. postuan sartuz; eta lehen postuan bere adin taldean. Horrekin Hawaii-era joateko aukera lortu zuen. Atzerago Jon zioan, berak nahi baino erritmo baxuagoan, baina oso konstante eta horri esker 32. postuan sartu zen helmugara, 10 ordu eta 7 minutuko denboran; bere mailan 4. postua erdietsiz.
Argazkiak: https://goo.gl/photos/1eppfATzxpWuKRnU7
Sailkapenak hemen: http://www.ironmanuk.com/ IRONMAN_UK_2010_Results.xls aukeratuz