Gure triatleten debut ona distantzia luzean

Pasa den Irailaren 4ean Guadalajarako XXV. Triatloia ospatu zen, Espainian ospatzen direnetan aitzindaria.

Bertara UROLA ASIRAUTO PLAZAOLAko lau taldekide joan ziren Juan Carlos Rueda, Mikel Murua, Aitor Alberdi eta Gema Hernandez. Aitorrentzat ezik, besteen erronka argia zen, beraien Distantzia Luzeko lehen triatloia osatzea.

Guadalajarako 32 graduek eta proba arratsaldeko ordubietan ospatzeak 3 km igeri, 82 km bizikletan eta 21 lasterkako ibilbidea osatzeko erronka oraindik ere gehiago zailtzen zuten. Izena emanda zuten 300 partehartzeiletatik, 50ek ez ateratzea erabaki zuten eta 42k lasterketa utzi behar izan zuten 208 bakarrik helmugaratuz. Datu hauek probaren gogortasuna erakusten dute eta gainera uraren temperatura zela eta kirolariek ezin izan zuten neoprenoa erabili igerian.

Pedro Gomes portugaldarrak eta Ana Casares naparrak izan ziren garaipena eskuratu zutenak.

UROLA ASIRAUTO PLAZAOLAKO kideei dagokionez, gizonezkoetan Mikel Murua maila altuan ibili zen eta nahiz eta distantzi luzean debutaria izan burua honenen artean sartzea lortu zuen, igeri eta bizikletan lehen postuetan mantenduz proba 27. postuan amaituz 4:54:05 eko denborarekin.

Juan Carlos Ruedak triatloian aurten debuta egin ondoren sakrifikatzek gaitasun handia azaldu zuen. Lasaitasuna mantentzen jakin zuen igeriketaren ondoren,  epaileen akats bat medio 10 minutuz gelditu zuten, eta denbora galeraren ondoren bizikleta eta korrikako saio onekin amaitu zuen proba 5:55:31 ko denborarekin 146. postuan.

Aitor Alberdik arriskatzea erabaki zuen honenekin sartzeko asmotan bere denboraldi amaierako lasterketan. Nahiz eta bizikleta saio aparta burutu eta 6. postuan aurkitzen zen, lasterketa utzi zuen korrikako saioan. Honek ez du bere denboraldia ilundu behar, kontuan izanda abuztuan Ingalaterrako Ironmanean 14. postua eta bere mailan garaipena lortu zuela.

Emakumezkoetan Gema Hernandezek oso karrera erregularra burutu zuen, gorabeherarik gabekoa, igeriketa saioan 5. postuan uretatik ateraz zelarik eta bizikleta eta korrikako saio oso txukunak eginez lasterketa 5:44:17 ko denborarekin amaitu zuen 13. postuan.

Zorionak beraz Distantzia Luzean debuta egin eta proba amaitzea lortu zuten Mikel, Juankar eta Gemari.

Argazkiak

Triatloiko web orrian sailkapenak

One Comment Add yours

  1. Mi enhorabuena a todos….habeis leido mi correo enviado 8-9-10 ¿podeis respomderme? Saludos

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude