Triatloiean emaitza onak mantentzen dira

Denboraldia amaierara iristear dago, baina eskualdeko triatletek lorpenak biltzen darraite.

Arriarango II Duatloi Krossa

Pasa den larunbatean Euskadiko Duatloi Kross Txapelketa ospatu zen Arriaranen. Froga honetan 6 km korrika, 20 km bizikletan eta beste 3 km korrika osatu behar ziren, baina berezitasun batekin, ibilbidea mendikoa zela; bizikleta saioa, MTBarekin egitekoa zen.

Bi izan ziren Urola Asirauto Plazaola triatloi taldeko partaideak: Josetxo Mujika, froga honekin Euskadiko Txapeldun titulu berri bat jaso zuena beterano II mailan eta sailkapen orokorrean 25. postua erdietsi zuena; eta Roberto Renilla, lasterketa 79. postuan amaitu ahal izan zuena.

Jon Azpiazu Hawaii-en

Bestalde, Jon Azpiazu Kona irlan (Hawaii-en) dago jada, Ironman frogaren munduko final mitikoan parte hartzeko prest. Hawaii disziplina honen jaioterria da, han hasi baitzen duela 32 urte. Zumarragarra hara joan den taldekide bakarra da, nahiz eta Aitor Alberdi ere sailkatua egon. Jonen parte hartze honek amaiera borobila ematen dio burututako denboraldi bikainari; besteak beste ondorengoak lortu baititu: Espainiako Distantzia Luzeko Txapeldun, Europako Distantzia Luzeko Txapeldunorde eta Ingalaterrako Ironmanean eskuratutako emaitza ona, zeinak Munduko Ironman Txapelketarako sailkapena eman zion.

Mikel Murua euskal selekzioarekin

Mikel Muruak aurten egin du bere debuta triatloiean eta jada bere emaitza onak balioetsiz, Euskadiko selekzioak deituan parte hartzeko deitu zuten, Espainiako Autonomiarteko Triatloi Txapelketan parte hartzeko. Lasterketa Cangas de Morrazon (Galizia) ospatu zen. Bertaratutako triatleten maila altua dela eta, igeriketako zatian sufritu egin zuen (igerian ona izan arren) eta bizikleta saioan ere ez zuen zorte onik izan, talde nagusitik kanpo geratuz. Baina korrikako atalean bikain aritu zen eta horri esker 80. postuan sailkatu zen. Sailkapen orokorrean, euskal selekzioak 7. amaitu zuen.

One Comment Add yours

  1. Constantino Ares Durruti(e)k dio:

    Muy buena cosecha esta temporada….mi enhorabuena a todos por hacer este deporte cada dia mas popular.
    Saludos desde Walenstad&Suiza
    Tante

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude