Animatu eta batu!

on

Kirola gustatzen zaizu? Igeri edo korrika egiten duzu? Bizikletan ibiltzen zara? Animatu duatloiak edota triatloiak egitera!

Gurekin bat egin, eta, gogoz osatutako talde batekin egingo duzu topo, kirola zaletasunez bizi duena. Taldekide guztiak afizionatuak gara, horregatik, maila guztietako pertsonak nahi ditugu: kirolean bizitza guztia daramatenak nahi hasi berriak, onak nahiz txarrak, gizonezkoak nahiz emakumezkoak, helduak nahiz gazteak (kirol federatua izanik 16 urtetik goragoko gazteak)…

Taldean sartzeko betebehar bakarra urteko kuota bat ordaintzea eta bi karnet argazki helaraztea da. Horren truke, lehiaketarako arropa, kirol lizentzia, mediku azterketa (beharrezkoa lizentzia ateratzeko) eta opari txiki bat jasoko dituzu. Lasterketen izen emateak norberak bere kasa egin eta ordaindu behar ditu, baina (orain arte bezala) gauzak ongi ateratzen badira, taldeak zati handi bat itzultzen du urtearen bukaeran.

Informazio gehiagorako eta izena emateko idatzi info@urolatriatloia.com helbide elektronikora.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude