Ostiral goizean, hilak 6, Villa de Gijon duatloia ospatu zen, Daniel Guzman “Pegaso”ren omenezko V.a. Gainera Espainiako duatloi txapelketara sailkatzeko baliagarria zen eta Espainiako Duatloi Koparako puntuagarria. Han izan ziren Urola Plazaolako bi taldekide, Ivan Gonzalez eta Lorena Hernandez.
Bete beharreko ibilbidea 5km korrika, herriko portuan prestaturiko zirkuituari 4 bira emanez; 20 km bizikletan, ibilbide batean 3 bira osatuz; eta berriro ere 2,5 km korrika. Urola Plazaolako duatletek adin taldeen kategorian hartu zuten parte. Mutilen lasterketan 70ek hartu zuten parte, euren artean Ivan Gonzalez 20. sailkatu zen arren, podiumera igo zen 3. izan baitzen bere adin taldean (25-29). Nesken lasterketan 9 bakarrik bildu ziren irteeran. Lorenak oso lasterketa ona burutu zuen sailkapen orokorrean 4. postuan sailkatuz; bere adin taldeari dagokionez (25-29), bera izan zen helmugan bakarra.
Beraz, jada 3 dira maiatzeko lehen asteburuan Murcian ospatuko den Espainiako duatloi txapelketara sailkaturiko taldekideak: Ibone Sanchez elite mailan eta Ivan eta Lorena adin taldeen kategorietan.