Euskadiko txapel berri bat Urola Plazaola talderako

Larunbatean Mugarra triatloi taldeak antolaturiko distantzia motzeko duatloia ospatu zen Durangon. Hau gainera, zirkuiturako puntuagarria izateaz gain, Euskadiko txapelketa ere izan zen.

Eguraldia lagun izan zen eta 300 parte-hartzaile inguru gerturatu ziren Durangora. Urola Plazaola triatloi taldetik, ordezkari bakarra, Josetxo Mujika. Bete beharreko ibilbidea 10 km korrika herrian zehar bi bira emanez, 39,2 km bizikletan eta beste 5 km korrika herrian zehar bira bat emanez.

Mutiletan garailea Endika Gartzia izan zen 1:56:17 denborarekin. Josetxok 26. amaitu zuen, 2:04:30 denborarekin eta bere mailan berriro ere irabaziz. Nesketan garailea Inmaculada Pereiro izan zen, 2:13:11 marka ezarriz. Beraz, Josetxo Euskadiko Txapeldun distantzia motzeko duatloiean, beterano II mailan.

Euskal duatloi zirkuituko hurrengo hitzorduak apirilak 14an Gernikako duatloia (Euskadiko duatloi txapelketa esprint distantzian) eta 15ean Eguesko erlojupeko duatloia (esprint distantzian hau ere).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude