Larunbat arratsaldean jokatu zen proba hau ere, Nafarroako San Adrianen, esprint distantzian. Bertan parte hartu zuten 125 duatletek 5,5 km. korrika, 25 km bizikletan eta amaitzeko beste 2,5 km egin behar izan zituzten lasterka. Gure taldekide Raimundo Diaz izan genuen ordezkari bakar eta 85. sailkatu zen. Lasterketa Kepa Ruiz (1:11:28) eta Ana Monrealek (1:32:03) irabazi zuten.