Taldeko hainbat neskek Soriarako bidaia egin zuten, bertan antolaturiko Espainiako txapelketan parte hartzeko. Proba berezia da oso, gutxienez lau taldekidek elkarrekin helmugaratu behar dute, ibilbidea elkarrekin osatu behar dute eta 2 minutuko tarteetan ematen zirelako irteerak. Esprint distantzian ohikoa denez 5-20-2,5ko ibilbidea zuten aurretik. Korrika Los Pajaritos estadioaren inguruko zirkuituan itzulika aritu ziren eta bizikletan Navalcaballo herrirako joan-etorria osatu zuten, ibilbide gorabeheratsu eta haizetsu batean.
Elite mailan parte hartu zuten Rosa Martín, Uxue Fernandez, Gurutze Altuna eta Aintxiñe Kerejetak, freskura lagun, baina, ateri zegoela behintzat, eta 15. amaitu zuten sailkapen orokorrean, 1:26:42rekin, 14.en denbora berarekin. Mutiletan Saltoki-Trikideak taldeko nafarrak nagusitu ziren eta emakumeetan Cidade de Lugo Fluvial talde galiziarra.