Plentziako akuatloia

Igande arratsaldean jokatu zen Plentziako akuatloia, Euskadiko txapelketa. Ibone Sanchezek bezperako lasterketa bikainari are lasterketa bikainago bat gehitu zion, gainera. Lasterketa honetan parte hartzaileek korrikan 2,5 km, igerian 1 km eta amaitzeko berriro ere korrika 2,5 km osatu behar izan zituzten. Ibonek iaz lorturiko txapela defendatu behar zuen eta garaipena etxeratu zuen bigarren sailkatu zenari minututik gorako aldea ateraz.

Mutiletan Jon Unanuek bururatu zuen Euskadiko txapela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude