Uztailaren 21ean, arratsaldez, jokatu zen Espainiako txapelketarako sailkapen proba hau. Esprint distantzian neurtu zituzten indarrak parte hartzaileek, igerian 750m (buelta bat), bizikletan 20 km (4 buelta) eta lasterka 5 km (2 buelta) osatuz.
Bertan parte hartu zuen emaitza oso onak lortzen ari den Ibone Sanchez gure ordezkariak, Elite mailan, 20 neskako tropelean, eta benetan lasterketa bikaina osatu zuen. Sailkapen nagusiko garailea Claudia Rivas Mexikarra izan zen 1:01:48rekin eta Ibonek 7. postuan amaitu zuen, 1:10:54rekin. 23 urtez azpikoen artean, gainera, 3. amaitu eta podiumeko koskarik baxuenera igotzea lortu zuen. Espainiako elite mailako triatloi txapelketarako txartela lortu du eta irailean bertan egongo da.