Buelnako VII. triatloia

Igandean ere, Buelna izan zen topalekua distantzia ertaineko 280 triatloilarientzat. Oraingo hontan bete beharreko ibilbideak distantzia hauek zituen: 1900 m igerian, 90 km bizikletan eta 21,1 km korrika.

Garaileak 4 ordu 9 minutu eta 12 segundo behar izan zituen froga osatzeko; Qwenael Ouilleres frantsesa izan zen. Nesketan berriz, Inmaculada Pereiro 4:58:31ko markarekin.

Taldekide bat ere izan zen bertan, Raul Montiel, sailkapen nagusian 51. izan zen 4:49:42 denborarekin.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.