Enbrunman

Andra Mari egunean, abuztuaren 15ean, jokatu zen Ironman distantziako proba hau Embrunen (Frantzia). Bertan Raul Montielek parte hartu zuen.

Triatloirik gogorrenetako bat da hau distantzia luzekoen artean, distantziari (3,8 km igerian – 188 km bizikletan – maratoia korrika) ilunpean igeri egiten hastea eta bizikletako ibilbidean Alpeetako mendate batzuk igotzea gehitu behar baitzaio, tartean Izoard entzutetsua. 5000 metroko desnibela du bizikletan egiten den ibilbideak eta korrikan ere ibilbide gogorra da oso triatloi honetakoa, gorabeheratsua, 500 metroko desnibela duena.

Probako irabazlea Marcel Zamora izan zen 9:39:22rekin eta Raul Montiel 69. sailkatu zen, 12:26:23 eginez. 773 triatloilari izan ziren guztira proba amaitu zutenak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude