Nojako XI. akuatloia

Abuztuaren 18an jokatu zen Nojan (Kantabria) bertako akuatloiaren aurtengo edizioa. Bertan parte-hartzaileek 2,5 km korrika, 1 km igerian eta amaitzeko berriro ere 2,5kmko korrika saioa osatu behar izan zituzten.

Urola-Plazaolak ordezkari bat izan zuen bertan eta emaitza oso ona eskuratu zuen. Ibone Sanchez oso urte ona egiten ari da eta 2. izan zen emakumezkoetan, Ainhoa Murua triatloilari bikainak, Londresko Olinpiar Jokoetan 7. amaitu zuen, irabazi zuen proban. Sailkapen orokorrean Jon Unanue zarauztarra izan zen nagusi 29:54rekin.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.