Parejako V. triatloia

Astebete beranduago, abuztuaren 25ean, kasu honetan Guadalajaran, Ibone Sanchez berriro ere podiumera igo zen, Parejako distantzia olinpikoko triatloian bigarren postuan amaituz. Bere adin tartekoen artean, 23 urtez azpikoetan, postu bera erdietsi zuen.

Guztira 300 triatleta izan ziren irteera puntuan eta lasterketako triatloilarien maila nahiko altua izan zen. Besteak beste Maria Ortega irabazlea Europako 23 azpikoen txapelketara joango da datorren asteburuan. Bestalde aurreko denboraldian Espainiako txapelketan podiumean izandakoak ere bertan ziren eta Gurutze Frades bizkaitarrak (2011an Espainiako txapeldun izan zen distantzia luzeko triatloiean) ere parte hartu zuen 4. sailkatuz.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.