Zumaiako VI. esprint triatloia

Larunbatean, hilak 1, jokatu zen euskal triatloi zirkuituko azken proba hau. Bertan esprint distantzian lehiatu ziren aurrez izen-ematea beteriko 150 triatloilariak, igerian 750 m, bizikletan 20 km eta korrika 5 km osatuz.

Lasterketako garaileak Aimar Agirresarobe (56:49), gizonezkoetan, eta Ainara Pacheco (1:06:44) izan ziren. Gure bi ordezkariei dagokienez, berriz, Roberto Renilla 55. helmugaratu zen (1:05:23) eta Aintxiñe Kerejeta 15. emakumezkoen sailkapenean (1:15:24).

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.