Larunbat arratsaldean jokatu zen Azkoitian euskal duatloi zirkuiturako puntuagarria zen hamargarren lasterketa. Hau gainera, Gipuzkoako Txapelketa izan zen.
Duatletek 9,9km. korrikan, 40km. bizikletan, tartean Azkarateko mendatea igo eta Urretxura arteko ibilbidea osatuta, eta amaitzeko 4,8km. berriro ere lasterka herriko kaleetan. Beroak izan zuen eraginik eta are gehiago gogortu zituen probako ibilbidea eta atleten ahalegina.
Lasterketako sailkapen orokorrean Julen Larrucea (1:52:39) eta Maite Arraiza (2:16:42) nagusitu ziren gizonezko zein emakumezkoetan. Gipuzkoako txapelak, berriz, Ander Agirre eta Nerea Etxeberriarentzat izan ziren, proban bigarren helmugaratu ostean.
Urola-Plazaola-Godoyko hainbat taldekide izan genituen bertan eta maila txukuna eman zuten. Gizonezkoen artean hona hemen gureen sailkapena: 14. Jon Telleria (2:01:36), 50. Juan Carlos Rueda (2:09:27), 53. Joseba Zabaleta (2:10:00), 69. Raul Montiel (2:12:19), 77. Arkaitz Etxezarreta (2:14:10), 83. Oier Diaz de Espada (2:14:47) eta 147. Jose Tomas Sanchez (2:48:17).
Emakumezkoetan, berriz, ordezkari bat izan genuen, 10. helmugaratu zen Uxue Fernandez (2:32:32).