Arrigorriagako XVI. duatloia – Distantzia luzeko Euskadiko txapelketa

Apirilaren 20an jokatu zen Arrigorriagan bertako duatloiaren edizio berria. Duatloirariek 12 km korrikan, 75 km bizikletan eta amaitzeko beste 12 km berriro ere lasterka egin behar izan zituzten, distantzia luzea osatzeko. Euskadiko txapelak ere banatu ziren.

Lasterketako sailkapen orokorrean Javier Miguel (3:29:01) eta Veronica Dominguez (4:13:06) nagusitu ziren gizonezko zein emakumezkoetan. Euskadiko txapelak ere eurentzat izan ziren. Urola-Plazaola-Godoyko lau taldekide izan genituen bertan eta maila txukuna eman zuten. Hona hemen gureen sailkapena: 21. Mikel Murua (3:52:42), 59. Raul Montiel (4:00:58), 82. Jon Murua (4:07:54) eta 143. Jose Mari Mujika (4:34:06).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude