Bilboko IX. Duatloia-Paul Seco Oroimenezkoa

Apirileko azken larunbatean, apirilaren 27an, negu giroarekin jokatu zen Bilbon bertako duatloiaren edizio berri bat eta bertan parte hartu zuten Urola-Plazaola-Godoyko hiru kidek. Sprint distantzian jokatu zen proba, korrika 5km. hasteko, bizikletan 21km. Artxanda inguruetara igoz eta lasterketa beste 2,5km. amaitzeko Erriberan.

Lasterketako sailkapen orokorrean Iurgi Etxeandia (1:00:07) eta Ainhoa Murua (1:07:42) nagusitu ziren gizonezko zein emakumezkoetan. Hona hemen gureen sailkapena: 36. Iosu Bareño (1:06:11), 117. Arkaitz Etxezarreta (1:14:05) eta 150. Jose Tomas Sanchez (1:18:07). Taldeen sailkapenean 18. izan ziren.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude