Arbizuko XVII. Duatloia

Hau ere larunbatez jokatu zen, apirilaren 27an, giro makurra eta hotza lagun. Distantzia Motzeko proba izan zen, 8km. lasterka, 32km. bizikletan, herritik irtenda Lizarragako portua igoz Kateraino eta Etxarri-Aranatzetik pasaz bi itzuli osatuz, eta 4km. berriro ere hasierako ibilbideari itzuli bakarra emanez.

Garaileak sailkapen orokorrean Raul Roda eta Nerea Etxeberria izan ziren. Urola-Plazaola-Godoyko hiru kidek parte hartu zuten gureei dagokienez. Gizonezkoetan Juan Carlos Rueda 39. helmugaratu zen eta emakumezkoetan Uxue Fernandez eta Aintxiñe Kerejeta 4. eta 5., proba elkarrekin burututa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude