Bermeoko VII. triatloia

Maiatzeko lehen larunbatean, hilaren 4an, jokatu zen Bermeon bertako triatloiaren edizio berri bat. Euskal Triatloi Zirkuituari hasiera proba honekin eman zaio modu honetan, gainera. Sprint distantzian jokatu zen proba, igerian 750m hasteko, bizikletan 28km eta amaitzeko korrika 6km osatuz. Bertan parte hartu zuten Urola-Plazaola-Godoyko hainbat kidek, triatloi denboraldia bikain estreinatuz.

Lasterketako sailkapen orokorrean Nicholas Kastelein (1:09:55) eta Estefania Gomez (1:22:02) nagusitu ziren gizonezko zein emakumezkoetan. Ibone Sanchezek ohorezko postuetan ekin dio triatloi denboraldiari, proba benetan txukuna osatu eta 2. helmugaratuz (1:23:20).

Hona hemen gure gainerako kideen sailkapena: 50. Juan Antonio Seño (1:16:30), 54. Jon Telleria (1:16:45), 66. Jose Manuel Benitez (1:17:27), 99. Iñaki Etxaniz (1:19:30),  117. Juan Carlos Rueda (1:20:42) eta 263. Roman Lopez (1:29:54).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude