Senpereko Triatloia

Iragan asteburuan jokatu zen Senpereko Triatloia ere. Bertan izan genituen Urola-Plazaola-Godoyko beste triatloilari batzuk, lasterketaz beteriko asteburuaz gozatuz Senpereko lakuaren inguruetan.

Distantzia Olinpikoko proban (1,5-40-5) parte hartu zuten gure ordezkariek, modu honetan sailkatuz: Roberto Renilla 114. (2:20:40) eta Roberto Garcia 134. (2:23:28). Probako garailea Gwenael Ouilleres izan zen, 1:52:34rekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude