Bada denbora bat, zenbat ideia buruan bueltaka ditugula, konturatzen garelako triatloia egiteko material asko behar dela, hauek garestiak direla, gazteek oso zaila dutela, badagoela baita jendea materialez asko aldatzen duena eta erabilitakoa saltzea kosta egiten zaie… Horregatik, kiroleko materiala saldu edota erosteko gune bat izateak zenbait arazo konpondu zitzakeela iruditu zitzaigun.
Legazpiko Zero Zabor Taldearekin hitz egin genuen eta ekimena aurrera joan zen. Zita Legazpin ezarri dugu ekainaren 1ean goizeko 11tan.
Helburuak ondorengoak dira:
1. Populazio osoari aktibitate fisikoa praktikatzea erraztea
2. Etxean daukagun materiala saltzeko aukera ematea; bati balio ez dionak besteari balio dakiokeelako
3. Berrerabilpena kontsumismoaren aurrean bultzatzea.
4. Bizitza estilo osasuntsua bultzatzea.
Gauzak saltzeko, 3 aukera daude:
1. Kirol taldetan (edo kuadrilatan nahibazue) antolatuta. Taldeko gauza danak bildu, mahai bat utziko zaizue eta zuen artean txandak edo nola egin antolatu dezakezue.
2. Banaka. Mahai libreak egongo dira horretarako.
3. Egon ezin bazarete edo talderik ez baduzue, fitxa bat bete beharko duzue eta… beno, azalpen guzti hauek ezagutzeko, hobe idatzi legazpizz@gmail.com helbidera.
GUZTIONTZAKO oharra: zenbat eta lehenago abixatu saldu nahi duzuenaz, guk hobeto antolatu ahal izango dugu espazioa: mahai kopurua, bizikleta euskarriak, pertseroak, eta abar