Larunbatean, maiatzak 18, jokatu zen Bilbo hirian bertako triatloiaren edizio berri bat, Ironman erdiko distantzian edo olinpiko bikoitzean. Triatloilariek igerian 1900m, bizikletan 90km eta korrika 21,1km, maratoi erdi bat, osatu behar izan zituzten. Bertan parte hartu zuten Urola-Plazaola-Godoyko hainbat kidek. Benetan eguraldi kaxkarra izan zuten triatletek eta hainbatek hipotermiak jota proba utzi egin behar izan zuten, beste hainbatek ez irtetea erabaki zuten bitartean. Guztira izena emandako 700etik 438k pasa zuten helmuga marra.
Lasterketako sailkapen orokorrean Aimar Agirresarobe (4:19:01) eta Virginia Berasategi (4:49:23) nagusitu ziren gizonezko zein emakumezkoetan.
Hona hemen gure hiru kideen sailkapenaren berri: 123. Juan Antonio Seño (5:22:22), 139. Roberto Garcia (5:26:01) eta 303. Roberto Renilla (5:54:12).