Larunbatean jokatu zen Lanzaroteko Ironman proba entzutetsuaren edizio berri bat ere. Proban guztira 1760 triatloilarik hartu zuten parte, igerian 3,8km, bizikletan 180,2km eta korrika maratoia (42,2km) osatzeko prest.
Faris Al-Sutan alemaniarra gailendu zen sailkapen orokorrean, 8:42:41ekin. Emakumezkoetan, berriz, Kristin Möller, hau ere alemaniarra, nagusitu zen 9:37:35eko denbora eginda.
Bertan Urola-Plazaola-Godoyko Josetxo Mujika izan zen eta benetan lan bikaina eginda 10:53:26an amaitu zuen proba. Sailkapen nagusian 179. izan zen, gizonezkoetan 173. eta bere adin taldean, berriz, 2. postua lortu zuen. Emaitza honi esker urrian Hawaiin ospatuko den Ironmanerako, munduko txapelketa izaten da, txartela poltsikoratu du, gainera. Zorionak!