Iragan larunbatean, hilaren 25an, jokatu zen Hondarribian bertako triatloiaren edizio berri bat. Euskal triatloi zirkuiturako puntuagarria den proba, gainera. Esprint distantzian jokatu zen, igerian 750 m hasteko, bizikletan 20 km eta amaitzeko korrika 5 km osatuz. Bertan parte hartu zuten Urola-Plazaola-Godoyko hainbat kidek, triatloi denboraldiari jarraipena bikain emanez.
Lasterketako sailkapen orokorrean Ryan Bailie (1:01:47) eta Ainhoa Murua (1:10:17) nagusitu ziren gizonezko zein emakumezkoetan. Ibone Sanchezek ohorezko postuetan jarraitzen du triatloi denboraldian, proba benetan txukuna osatu eta 2. helmugaratuz oraingoan (1:16:09).
Hona hemen gure gainerako kideen sailkapena. Gizonezkoetan 221. Roman Lopez (1:22:49) eta emakumezkoetan 30. Aintxiñe Kerejeta (1:30:48) eta 47. Rosa Martin (1:40:35). Taldeka hirugarren postuan sailkatu ziren emakumezkoetan.