2. eskuko azoka

Gainean daukagu kirol materialaren bigarren eskuko azoka eta hemen doaz puntu garrantzitsuenak:

1. Material ugari bildu dugu: neoprenoak, bizikletak, pulsometroak, kaskoak, perfileko gurpilak, compex makina… Hala ere, gogoratu egunean bertan jasoko dugula gehiena.

2. Materiala uzteko 10tan Legazpiko Azokan bilduko gara. Fitxa batzuk bete beharko dira datu minimo batzuekin, besteak beste, prezioa, beraz, hasi pentsatzen!

3. 11:00-13:30ra egongo da azoka eta gero saldu ez dena norberak bere etxera eraman beharko du, beraz, geratu ez dena bila etor dadila!

4. Furgoneta bat prestatu dugu materiala azokara gerturatzen laguntzeko. Zerbitzu hau behar duenak gurekin kontaktuan jarri beharko du gaur.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude