“Ciudad de Logroño” I. Duatloia

Apirilaren 20an jokatu zen Errioxan proba hau ere eta esprint distantzia osatu behar izan zuten parte-hartzaileek: 4,3 km – 26 km – 2,3 km. Gure klubak ordezkari bat izan zuen bertan, 18. postuan sailkaturiko Iosu Bareño. Lasterketan nagusi Eder Rodriguez izan zen gizonezkoetan eta nesketan Maria Angela Cueva.

Arrigorriagako XVI. duatloia – Distantzia luzeko Euskadiko txapelketa

Apirilaren 20an jokatu zen Arrigorriagan bertako duatloiaren edizio berria. Duatloirariek 12 km korrikan, 75 km bizikletan eta amaitzeko beste 12 km berriro ere lasterka egin behar izan zituzten, distantzia luzea osatzeko. Euskadiko txapelak ere banatu ziren. Lasterketako sailkapen orokorrean Javier Miguel (3:29:01) eta Veronica Dominguez (4:13:06) nagusitu ziren gizonezko zein emakumezkoetan. Euskadiko txapelak ere eurentzat…