V. Hondarribiko esprint triatloia

Iragan larunbatean, hilaren 25an, jokatu zen Hondarribian bertako triatloiaren edizio berri bat. Euskal triatloi zirkuiturako puntuagarria den proba, gainera. Esprint distantzian jokatu zen, igerian 750 m hasteko, bizikletan 20 km eta amaitzeko korrika 5 km osatuz. Bertan parte hartu zuten Urola-Plazaola-Godoyko hainbat kidek, triatloi denboraldiari jarraipena bikain emanez. Lasterketako sailkapen orokorrean Ryan Bailie (1:01:47) eta…

22. Lanzaroteko Ironmana

Larunbatean jokatu zen Lanzaroteko Ironman proba entzutetsuaren edizio berri bat ere. Proban guztira 1760 triatloilarik hartu zuten parte, igerian 3,8km, bizikletan 180,2km eta korrika maratoia (42,2km) osatzeko prest. Faris Al-Sutan alemaniarra gailendu zen sailkapen orokorrean, 8:42:41ekin. Emakumezkoetan, berriz, Kristin Möller, hau ere alemaniarra, nagusitu zen 9:37:35eko denbora eginda. Bertan Urola-Plazaola-Godoyko Josetxo Mujika izan zen eta…

III Bilbao Triathlon

Larunbatean, maiatzak 18, jokatu zen Bilbo hirian bertako triatloiaren edizio berri bat, Ironman erdiko distantzian edo olinpiko bikoitzean. Triatloilariek igerian 1900m, bizikletan 90km eta korrika 21,1km, maratoi erdi bat, osatu behar izan zituzten. Bertan parte hartu zuten Urola-Plazaola-Godoyko hainbat kidek. Benetan eguraldi kaxkarra izan zuten triatletek eta hainbatek hipotermiak jota proba utzi egin behar izan…

2. eskuko materiala

Bada denbora bat, zenbat ideia buruan bueltaka ditugula, konturatzen garelako triatloia egiteko material asko behar dela, hauek garestiak direla, gazteek oso zaila dutela, badagoela baita jendea materialez asko aldatzen duena eta erabilitakoa saltzea kosta egiten zaie… Horregatik, kiroleko materiala saldu edota erosteko gune bat izateak zenbait arazo konpondu zitzakeela iruditu zitzaigun. Legazpiko Zero Zabor Taldearekin…

IRONCAT

Jon Murua eta Juan Carlos Delgado taldekideak l’Ampollaraino (Tarragona) joan ziren asteburuan Ironcat frogan parte hartzeko. Ironman distantzian osatzen den triatloia da: 3.800m igerian, 180km bizikletan eta 42,2km korrikan. Garailea Jaroslav Brynda izan zen 8:46:27ko markarekin. Muruak egina zuen froga hau, baina lehen aldia izan zen Delgadorentzat. 250 parte hartzeile inguruk lortu zuten froga gogor…

V. Deba-Itziar Xtreme Triatloia – Euskadiko Sprint Txapelketa 2013

Larunbat goizean jokatu zen Deban bertako triatloiaren edizio berri bat. Euskadiko Sprin Txapelketako txapelak ere bertan banatu ziren, gainera. Triatloilariek proban igerian 750m hasteko, bizikletan 30km eta amaitzeko korrika 5,2km osatu behar izan zituzten. Bertan parte hartu zuten Urola-Plazaola-Godoyko hainbat kidek, triatloi denboraldiari segida ederra emanez. Lasterketako sailkapen orokorrean Nicholas Kastelein (1:19:56) eta Ainhoa Murua…

Extreme Man Salou

Saloun igandean beste triatloi batean parte hartu zuen gure kide batek, Mikel Muruak. Bertako Ironman erdiko lasterketan (1,9-90-21,1) aritu zen eta 4:48:20 behar izan zituen amaitzeko. Bere kategorian 6.a izan zen eta sailkapen orokorrean, berriz, 27.a ia mila parte hartzaileren artean. Lasterketako garailea Frederic Van Lierde izan zen 4:11:08rekin.

Senpereko Triatloia

Iragan asteburuan jokatu zen Senpereko Triatloia ere. Bertan izan genituen Urola-Plazaola-Godoyko beste triatloilari batzuk, lasterketaz beteriko asteburuaz gozatuz Senpereko lakuaren inguruetan. Distantzia Olinpikoko proban (1,5-40-5) parte hartu zuten gure ordezkariek, modu honetan sailkatuz: Roberto Renilla 114. (2:20:40) eta Roberto Garcia 134. (2:23:28). Probako garailea Gwenael Ouilleres izan zen, 1:52:34rekin.

Bermeoko VII. triatloia

Maiatzeko lehen larunbatean, hilaren 4an, jokatu zen Bermeon bertako triatloiaren edizio berri bat. Euskal Triatloi Zirkuituari hasiera proba honekin eman zaio modu honetan, gainera. Sprint distantzian jokatu zen proba, igerian 750m hasteko, bizikletan 28km eta amaitzeko korrika 6km osatuz. Bertan parte hartu zuten Urola-Plazaola-Godoyko hainbat kidek, triatloi denboraldia bikain estreinatuz. Lasterketako sailkapen orokorrean Nicholas Kastelein…

Arbizuko XVII. Duatloia

Hau ere larunbatez jokatu zen, apirilaren 27an, giro makurra eta hotza lagun. Distantzia Motzeko proba izan zen, 8km. lasterka, 32km. bizikletan, herritik irtenda Lizarragako portua igoz Kateraino eta Etxarri-Aranatzetik pasaz bi itzuli osatuz, eta 4km. berriro ere hasierako ibilbideari itzuli bakarra emanez. Garaileak sailkapen orokorrean Raul Roda eta Nerea Etxeberria izan ziren. Urola-Plazaola-Godoyko hiru kidek…

Bilboko IX. Duatloia-Paul Seco Oroimenezkoa

Apirileko azken larunbatean, apirilaren 27an, negu giroarekin jokatu zen Bilbon bertako duatloiaren edizio berri bat eta bertan parte hartu zuten Urola-Plazaola-Godoyko hiru kidek. Sprint distantzian jokatu zen proba, korrika 5km. hasteko, bizikletan 21km. Artxanda inguruetara igoz eta lasterketa beste 2,5km. amaitzeko Erriberan. Lasterketako sailkapen orokorrean Iurgi Etxeandia (1:00:07) eta Ainhoa Murua (1:07:42) nagusitu ziren gizonezko…