Plentziako Akuatloia – Euskadiko Txapelketa

Larunbatean, hilak 13, ospatu zen Plentzian bertako akuatloia. Lasterkariek zelaiean korrika 2,5km, igerian 1km eta berriz ere zelaiean korrika 2,5km osatu behar izan zituzten proban.

Urola-Plazaola-Godoyk benetan emaitza bikainak lortu zituen bertaraturiko hiru kideen lasterketa bikainei esker. Ibone Sanchez Euskadiko Txapeldun izan zen (36:41) eta Idoia Garde 6. (41:43) emakumezkoetan eta Jose Manuel Benitez 3. Euskadiko txapelketan beterano I mailan (38:51). Orokorrean, berriz, 31. izan zen gizonezkoetan.

Gizonezkoetan Gartner Niklas nagusitu zen proban (31:59) eta Euskadiko txapela Alemdin Mustaficentzat izan zen (32:40).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude