San Fermin bezperan, hilak 6, Gipuzkoa eta Bizkaia bitartean, jokatu zen Garaiko distantzia ertaineko triatloiaren 3.edizioa. Triatloilariek honako distantziak osatu zituzten: 2 km igerian, 90 bizikletan eta 21 lasterka.
Gizonezkoetan Javier Miguel nagusitu zen (4:28:01) eta emakumezkoetan Nerea Etxeberria (5:29:38). Euskadiko Txapelak ere eurak bururatu zituzten.
Gureek benetan proba txukuna osatuta honako emaitzak lortu zituzten: 13. Juan Antonio Seño (4:54:41), 21. Josetxo Mujika (5:03:15), 27. Raul Montiel (5:09:43) eta 46. Juan Carlos Rueda (5:25:33). Lasterketa hasi zutenen herenek ez zuten proba amaitzerik izan, giro beroa eta baldintza gogorrak medio, beraz, amaitzea bakarrik sekulako lorpena da.
Gainera, taldeka Euskadiko txapeldunorde amaitu zuten Trigoi taldearen atzetik eta beterano II mailan beste Euskadiko titulu bat etxeratu zuen Josetxo Mujikak.