Donostiako Nazioarteko Triatloia, Onditz Oroituaz

Iragan igandean, ekainak 30, estatu mailan historikoena den triatloia ospatu zen Donostian. Aurreko edizioetan bezala, distantzia olinpikokoa  izan zen (1,5km-40km-10km) eta Euskadiko nahiz Gipuzkoako txapelak ere banatu ziren bertan distantzia honi dagokionez.

Proba hau nazioarte mailakoa da eta benetan triatloilari onak izaten dira bertan urteak joan eta urteak etorri. Aurten ere halaxe izan da, azken asteotan hemengo probetan dabiltzan australiarrak ere tartean izan baitziren. Garaileak Francesc Godoy kataluniarra (1:58:06) eta Charlotte McShane (2:15:32) izan ziren gizonezko zein emakumezkoetan irteera harturiko 850 triatloilarien artean.

Ibone Sanchezek beste behin lasterketa izugarria osatu eta podiumeko 3.koskara igotzea lortu zuen, 2:19:42rekin, bi australiarren atzetik. Denboraldi bikaina ari da osatzen benetan Urola-Plazaola-Godoyko triatleta orain arte.

Gainerako taldekideen sailkapena, mutilen kasuan: Roberto Renilla 177. (2:23:16), Raul Montiel 187. (2:23:53), Oier Diaz de Espada 199. (2:24:27), Jon Murua 233. (2:25:56), Iñaki Etxaniz 272. (2:28:36), Roman Lopez 372. (2:34:26) eta Juan Carlos Delgado 394. (2:35:28)

Neskak: Ibone Sanchez 3. (2:19:42), Lorena Hernandez 36. (2:49:42), Aintxiñe Kerejeta 45. (2:56:05) eta Rosa Martin 54. (3:11:22). Taldeka Euskadiko eta Gipuzkoako txapeldun izan zen Urola-Plazaola-Godoy nesken sailkapenean.

Euskadiko Txapeldun Ibone Sanchez eta Jon Unanue izan ziren.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude