Eibarko duatloia

eibar

Aurrera doa duatloi denboraldia eta iada Urola T.K.-Plazaola-Godoy taldeko partaideak Euskal Herriko zirkuituko 4 probetan parte hartu dute .

Azkena, aurreko larunbateko froga izan zen, Eibarko Duatloia sprint distantzian. Bertan, distantzia honetako Gipuzkoako txapelketa jokatu zen eta Josetxo Mujikak V2 mailan txapela jartzea lortu zuen eta Jose Manuel Benitez-ek 3. postua eskuratu zuen V1 mailan.

Aipatzekoa da ere, taldeko partaide diren Jose Tomas Sánchez, Juan Carlos Rueda eta Harkaitz Etxezarretak egin zuten lana bai eta proba hauetan debuta egin zuten Ainara Gonzalez eta Ander Erauskin ere.

Denboraldiak aurrera jarraitzen du eta hurrengo hitzorduak Oñatin eta Altsasun izango dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude