Duatloi denboraldi amaiera eta duatloi txikia

azkoitia
Aurreko larunbatean jokatu zen Azkoitiko duatloiarekin, aurtengo duatloien zirkuitua bukatutzat ematen da. Bertan, 10, 40, 5 km-ko distantziako Euskadiko txapela zegoen jokoan eta Plazola-Godoy Urola T.K.-ko taldekideek emaitza oso onak lortu zituzten. Emakumeen mailan Ibone Sanchezek bigarren postua lortu zuen, esan, txapela gertu izan zuela baina gaizki seinalaturiko errotonda batean nahastu eta lehenengo postua galdu zuen. Gizonezkoen mailan aldiz, Josetxo Mujika eta Jose Mari Mujikak 1. eta 3. Sailakatzea lortu zuten V2 mailan. Aipatzekoa ere Plazola-Godoy Urola T.K-ko kideak diren Roberto García, Asier Ruiz de Arbulo, Asier Auzmendi, Roberto Renilla, Joseba Alberdi, Oier Díaz de Espada, Ander Erauskin y José Tomás Sánchez eginiko lana.

Bestalde Plazola-Godoy Urola T.K, taldetik gogorarazi nahi da datorren igandea hilak 26, goizeko 11:00etan Areizaga-Kalebarren plazan ospatuko dela II. duatloi txikia. Bertan, 2001etik 2004ra urte bitartean jaiotako gaztetxoak parte hartu ahal izango dute. Proba honetako helburua duatloia zer den ezagutu eta lagunekin kirola eginez, eta euskara erabiliz, goiz pasa egitea da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude