Asteburu honetan, Euskadiko triatloi denboraldiari hasiera eman zaio eta hainbat proba jokatu dira ostiral, larunbat eta igandean.
Ostiralean maiatzaren 1ean, Getariako esprint triatloia jokatu zen eta bertan Plazaola-Godoy Urola T.K.-ko taldekide dezente bertaratu ziren lan bikaina burutuz eta herriko errepresentazioa nabarmen utziz.
Larunbatean bi izan ziren jokatu ziren probak, bata, Bermeon izan zen eta Euskal Herriko esprint distantziako txapela zegoen jokoan, Plazola-Godoy Urola T.K.-ko Ibone Sanchezek lortu zuen emakumeen mailan, beste proba aldiz Iparraldean jokatu zen Senpereko lakuan hain zuzen ere. Hemen taldekako erlojupeko mistoa egin zuten Plazola-Godoy Urola T.K.-ko kide diren Ainara Gonzalez, Iñaki Etxaniz, Oier Díaz de Espada eta Jose Manuel Benitezek eta lan bikaina burutu ostean 3. postua lortu zuten 60 talde baino gehiago parte hartu zuten triatloian.
Igandean Senpereko lakuan ere distantzia olinpikoko triatloia jokatu zen eta emakumeen mailan Plazaola-Godoy Urola T.K.-ko Ibone Sanchezek irabazi zuen asteburu bikaina eginaz. Gizonezkoen mailan taldekide batzuk ere joan ziren maila ona emanez. Hurrengo zitak datorren astean izango dira Deba eta Gorlizen