San Silbestre proba Beni eta Larrazaren omenez

CWcUsJEWwAAxxr0

Datorren abenduaren 31n 5 km-ko proba mistoa antolatuko dugu Atletas Argixao taldearekin batera Jose Manuel Benitez “Beni” eta Roberto Larraza omentzeko asmoz. Proba erabat herrikoia izango da eta parte hartzaileek 2,5 km-ko ibilbide lauari bi itzuli eman beharko dizkiote (ikus irudia) Urretxu eta Zumarragako kaleetan zehar. Bikoteka (neska-mutil) parte hartzera gonbidatu nahi dugu, nahiz eta bakarka egiteko aukera ere egongo den.  Izen ematea herrikrosa.eus web gunean egin daiteke http://herrikrosa.eus/RealizarInscripcion.asp helbidean. 16:15etan omenaldia egingo diegu. Lasterketa 16:30etan hasiko da, Areizaga Kalebarren plazatik, eta leku berean amaituko da.

Ibilbidea
Probako ibilbidea. 2,5 km-ko bi itzuli eman beharko dira

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.