IRONCAT

Jon Murua eta Juan Carlos Delgado taldekideak l’Ampollaraino (Tarragona) joan ziren asteburuan Ironcat frogan parte hartzeko. Ironman distantzian osatzen den triatloia da: 3.800m igerian, 180km bizikletan eta 42,2km korrikan.

Garailea Jaroslav Brynda izan zen 8:46:27ko markarekin.

Muruak egina zuen froga hau, baina lehen aldia izan zen Delgadorentzat. 250 parte hartzeile inguruk lortu zuten froga gogor hau amaitzea eta sailkapen orokorrean 50. eta 75. izan ziren hurrenez hurren Jon eta Juan Carlos, biak ala biak 11 orduen azpitiko markak eginez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude