Ecotrimad

Larunbatean, ekainak 8, ospatu zen froga hau Buitrago de Lozoya herrian eta bertara joan ziren Mikel Murua eta Jon Telleria. Ironman erdiko distantzia izan zen: 1900 m igerian, 75 km bizikletan eta 21 km korrika. Igeriketa saioa Riosequillo urtegian egin zuten eta ondoren inguruetatik ibilbide gogorrean bai bizikleta eta baita korrika ere.

Lasterketako sailkapen orokorrean Gustavo Rodriguez (3:47:13) eta Ana Burgos (4:36:25) triatleta profesionalak nagusitu ziren, hurrenez hurren, gizonezko zein emakumezkoetan.

Urola-Plazaola-Godoyko bi taldekideetatik bakarrak lortu zuen lasterketa osatzea; Mikel Muruak urratua izan zuen bizikletako gurpil batean 15. kilometroan eta bertan behera utzi behar izan zuen froga. Jon Telleriarentzat estreinako aldia zen distantzia honetako triatloi batean eta oso lasterketa ona burutu zuen, helmugara 36. postuan iritsita 4:35:14ko markarekin. Bere kategorian 4. izan zen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude