Ekainaren 15a eta 16a asteburu oparoa izan da Aritzaleku inguruan. Izan ere, bertan triatloi bat baino gehiago ospatu dira, distantzia ezberdinetakoak: sprinta, distantzia ertaina edo Ironman erdia, errelebokakoak eta haurrena. Gure hainbat kide ere izan ziren bertaratutakoen artean.
Juan Antonio Seño 33. izan zen Aritzalekuko Distantzia Ertaineko Triatloian, Ironman erdia osatuz (1,9-82-21), 4:44:01ekin. Euskal Herrikoen artean 25.amaitu zuen, gainera. Lasterketa Ruben Galván espainiarrak irabazi zuen 3:59:50eko denbora osatuz.
Ibone Sanchez, berriz, Aritzalekuko Triatloi Sprintean (750-20,5-5) nagusi izan zen emakumezkoetan (1:15:14), denboraldi borobilari jarraipena emanez. Parte harturiko proba guztietan ibili da garaipenetik oso gertu, punta-puntan lehiatuz. Zorionak eta eutsi horri! Lasterketa Ander Okamikak irabazi zuen 1:05:50ekin.