Larunbatean Santurtziko triatloiaren lehen edizioa jokatu zen. Esprint distantzian lehiatu ziren ia berrehun triatloilari bertan, igerian 750m., bizikletan 18km. eta amaitzeko lasterka 5km. osatuz.
Pili Bodegas (1:06:36) eta Jon Unanue (57:17) izan ziren garaile emakumezko zein gizonekoen sailkapenetan. Gureei dagokienez, berriz, bi kide izan genituen. Lan oso txukuna eginda Ainhoa Auzmendik 8. amaitu zuen (1:14:15) proba eta Idoia Gardek 10. (1:15:52).