Ordizian formatu bereziko duatloia izan zen larunbat arratsaldean. Ordiziatik bizikletaz irten, Larraitzera igo (9,54 km), Larraitzetik Txindokira oinezko lasterketari aurre egin (3,88kmtako igoera eta 3,88kmtako jeitsiera) eta berriro Larraitzetik Ordiziara bizikletaz itzuli (9,54km). Proba Txapel-Gorri Kirol Elkartea, Gipuzkoako Triatloi Federazioak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatu zuten, aspaldiko erronka baten harira.
Lasterketa Julen Larruceak irabazi zuen 1:28:11rekin. Emakumezkoen artean Amaia Luquin izan zen azkarrena (1:58:21). Joseba Alberdi gure taldekidea 33. helmugaratu zen duatloi gogor honetan.