Aurreko larunbat arratsaldean Durangoko Duatloia ospatu zen. Bertan izan ginen berriro ere eta oraingo honetan 9 km korrika 40 bizikletan eta 5 km korrika bete genituen, horietako asko euripean.
Kategoria: Duatloiak
Aitor Espainiako txapelketan
Igande honetan Gasteizen jokatu den Espainiako Duatloi txapelketan parte hartu du Aitor Alberdik eta lasterketa duin bat burutu du.
Aitor Alberdi Euskadiko selekzioarekin
Aitor Alberdik Euskadiko selekzioarekin parte hartuko du bihar Espainiako dualtoi txapelketan. Lasterketa igande goizean izango da Gasteizen eta goizeko 12tan hasiko da. Bete beharreko distantziak 5 km korrika 20 km bizikletan eta 2,5 km korrika berriro ere. Zorte on eta animo!
Altzako duatloia
Igande goizean Altzako duatloia ospatu zen, Gipuzkoako lehenengo txapelketa. Taldeko palmaresa handitzen doa, Josetxo Mujika Gipuzkoako txapeldun bilakatu zen Beterano II mailan. Bere mailan lasterketa ere irabazi zuen.
Oñatiko duatloia
Aurreko larunbatean Oñatiko XVII. duatloia ospatu zen, euskal zirkuituko 4. proba. Proba hau aurrekoak baino luzeagoa izan zen, ondorengo distantziak bete behar izan genituen: 8 km korrika (bi itzulitan) 40 km bizikletan eta berriro 4 km korrika (itzuli bat).
Basauriko duatloia
Aurreko igandean Basauriko XII. duatloia ospatu zen, Euskal Zirkuituko 3. proba. Proba euri artean ospatu zen eta hainbat gorabehera sortu zituen, batez ere bizikletako partzialean. Horietako bat ondoriorik gabeko Jon Azpiazuren erorketa izan zen. Bestalde Aitor Alberdik suerte txarra izan zuen bigarren aldiz korrika hasi baino lehen gurpila zulatuz.
Mungiako duatloia
Aurreko igandean euskal zirkuituko 2. proba jokatu zen Mungian (Bizkaia). Bertan ere izan ginen gure presentzia nabarmena izan zelarik eta 7 mutil eta 4 neska izan ginelarik. Bai mutiletan bai nesketan sailkapen aipagarriak eskuratuz, 3. eta 2. taldeka.
Debuta
Gure taldeko kideek emaitza onak lortu zituzten euskal zirkuituan, aurreko asteburuan egindako debutean. Barakaldon izan zen proba, eta Urolako hainbat triatloilarik parte hartu zuten, ondorengo emaitzak lortuz: Gizonezkoetan, Aitor Alberdik 6. postua, Josetxo Mugikak garaipena lortu zuen beterano 2 kategorian eta Jon Muruarekin batera 7. postuan sailkatu ziren taldekako sailkapenean. Emakumezkoetan, Ainhoa Garciak eta Gema…